XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
¿Noiz eztagoz itxas ertzetako emakumeak guraso bat edo seme maiten galtzeko zorian?.
Arranondokoak elizatik urtebenean, kai-aldean gelditu ziranak asi jakoezan albistaritzan: nasara sartu zala potiñ bat, geienak agiri zirala aizebeko aldetik, estu, baña oso urrian; batzuk Getariara, Donostira edo Pasaira sartu bearko ebiela, albaeben.
Ori zan ziñoena.
Ta egia zan.
Betozen txalopak, betozen bata bestearen atzetik.
Eta bakotxak bereak esagututean, urtxakurrak nagusiaren aurrean baño urduriago,
Illundu arterañoko guztian, da illunduta gero be bai, arrantzalien estualdia baizen beste auturik etzan ibilli Arranondon, bat ezpada beste txalopa danak etxeratu ziran baña.
Sardinzarren potiña zan agertu etzan bakarra.